XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekintza burutu behar zutenean ordea, ekaitz gogor bat etorri zen eta Lincolgo itsasertzeko arroken kontra bota zuen itsasuntzia.

Probidentziaren erabakiren bat zela eta, Rikardo bakarrik salbatu zen eta konortea galdurik, itsas bazterrean geratu zen.

Hugok horrelako zerbait pentsaturik zeukan nonbait eta haren gizonek ikusi zutenean, zaldunaren gorputza hartu eta Reinauldengana eraman zuten.

- Bizirik al dago?- bakarrik galdetu zien.

Baiezkoa entzutean, edozein zaurituk merezi duena ukatuz, ziega ilunenean sar zezaten agindu zuen.

Probidentziaren laguntzaz ez ezik, Rikardok ezingo zukeen inolaz ere ihesik egin.

Egun batez, Much bere gurasoen errotara joan zen; Robinek hain beharrezkoak zituen berriak ekarri zituen eta umerzurtza nola zegoen ere jakin zuen.

Egun hartan bertan, Reinauld pregoia zabaltzen hasia zela jakin zuen saxoniar arkulariak.